Proiektuak

TOPAGUNE ELKAR+

TOPAGUNE ELKAR+

Familiak, boluntarioak, migratzaileak, Getxoko bizilagunak, berriak edo bizitza osokoak... elkargune bat izan dezagun: Topagune, Elkar+ sortzen da

Espazio honek boluntarioen eta Pertsonalderen proiektuetan parte hartzen duten pertsonen/familien arteko topaketa malgu eta irekia ahalbidetzen du.

Erabilera irekiarekin planteatzen da, "Han dagoenarekin egotera eta topo egitera hurbiltzeko" soil-soilik, baina, era berean, planifikatutako hainbat jarduera garatzeko aukera eskaintzen du:

- Informatika tailerrak

- Ordenagailurako sarbidea eta konexioa etxebizitza, prestakuntza eta lana bilatzeko

- Higiezinen agentzia sozialaren informazio-gunea, egoitza eta arreta.

- Gaztelania, euskara eta alfabetatzea ikastea

- Eskolaz kanpoko laguntza-eskolak.

- Aisialdiko eta denbora libreko jardueren eta mahai-jokoen proposamena.

- Elkarrizketak eta mentoretza-topaketak.

- Bideoforuma, ipuin-kontalaria, antzerkia

- Erakusketak, hitzaldiak, bilerak...

Harreman, topaketa, esku-hartze komunitarioa, kafe bat hartzea, hitz egitea, egotea ahalbidetzen digun espazioa.

Ikusi proiektu guztiak